Jolasaren garrantzia
JOLASAREN GARRANTZIA Jolasa denbora galtzearekin lotzen ziren garaiak atzean geratu dira. Egun, hezitzaile eta adituen artean jolasaren garrantzia askotan nabarmentzen da. Jarraian, hizkuntza, kultura, gizarte eta haurren garapenerako jolasak duen garrantziaz hitz egingo dugu. JOLASAK, HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIORAKO TRESNA Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da; baina, batez ere, hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia… Nabarmentzekoa da jolasaren bitartez hizkuntzaren erabilera ludikoa ahalbidetzen dela; horrek berebiziko garrantzia du hizkuntzaren normalizazio prozesuan. Euskaraz jolas egiten ondo pasatuko du haurrak, gustura sentituko da, eta jarduera dibertigarriekin lotuko du euskara. Gainera, euskarak, normalizazio prozesua gauzatzeko, bizitzaren arlo guztietan presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabil dezakeela, ez duela erdal erregistroetara jo beharrik jolasteko behar dituen esamoldeak edo esaerak aurkitzeko. JOLASAK, KULTURAREN TRANSMISIORAKO TRESNA Jolasteko moduaren bidez herri baten identitatea transmititzen da; eta, haurren artean, kultura sormen eta transmisio handiena jolastuz bideratzen da. Euskal jolasek Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean zertan eta nola jolasten ziren, zer baliabide erabiltzen zituzten, non jolasten ziren… Kristalezko kanikarik ez zenean, fruituekin egiten ziren gaur egun kanikekin egiten diren jolasak. Horien lekuko dira intxaurrak erabiltzen ziren jokoak (intxaurreta, amia barruan, lau lauka, botxo…) Beste hainbeste esan daiteke jolas jarduera horietan erabiltzen ziren esaera eta esamoldeei buruz, abesti, dantza eta ipuinei buruz, horietako asko erdaraz erabiltzen baitira egun. Beraz, eta laburbilduz, euskal jolasak Euskal Herriko historia hurbila (arlo bat bederen) ezagutzeko bide zuzena direla esan daiteke. JOLASEN GIZARTE BALIOA Hainbat arrazoi medio (gutxiago jolasten dute haurrek herri edo auzoetako karriketan, jostailuen merkataritzak eragin basatia du, lehiakortasun akademikoen gizarte delakoan bizi gara…), jolas libre edo bat-batekoa desagertzen joan da. Orain dela denbora gutxi arte erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten egin baita (familia, kalea), eta gehienek oso gune zehatzetan eta ozta-ozta iraun dute. Produktibitatea helburu dugun gizarte honetan, helburua produktu bat sortzea ez duen beste edozein jarduera denbora galtzetzat hartzen da. Horixe da aisialdiak eta jolasak apurtu nahi duen uste okerra, jolasa denbora irabazteko bitarteko bat baita. Euskal jolasa ezkutuan dagoen altxortzat jo daiteke, eta altxor horrek jolaserako espazioa eta denbora berreskuratu eta jolasak sortzeko gaitasuna sustatzeko aukera emango digu. Madrileko ostatu bateko horman, kartel bat dago: Debekatuta dago abestea, dio. Rio de Janeiro aireportuko horman, kartel bat dago: Debekatuta dago maletak eramateko orgatxoekin jolas egitea. Beraz: oraindik ere bada abesten duenik, oraindik ere bada jolas egiten duenik. Eduardo Galeano JOLASAK, HAURRAREN GARAPENERAKO TRESNA Helduen ikuspegitik, jolasa garrantzi handiko elementua da haurraren garapenaren hainbat alderdi lantzeko. Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputzaren hazieran. Haurrak bere giharrak dantzan jartzen ditu jolasean egiten dituen mugimenduekin. Jolasak gauzak aurkitzen eta esperimentatzen ere laguntzen du. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz; eta euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da. Pentsamendua ordenatzeko ere lagungarri da Haurra denboran kokatzen da, espazioaren nozioak barneratzen ditu, bere hipotesi propioak egiaztatzen ditu, eta ezagutzak lantzen ditu. Azkenik, balio terapeutikoa ere izan dezake. Egunerokotasunetik ihes egiteko aukera ematen du, eraberritzea eragiten du, eta gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du. www.aisia.net
youtube:maite zaitut
Takolo, Pirritx eta Porrotx-en kantu famatu bat ipini dizuet. Azken boladan asko entzuna bai gazteen zein helduen artean. Entzun eta goza ezazue!
2008-01-18
Haurren inguruko blog bat
Blog bat topatu dut haur literaturaren inguruan eta antzerkiaren inguruan. Oso interesgarria iruditu zait horregatik begirada bat eman diezaiozuen gonbidatzen zaituztet. Umeak izaten dituzten loaren transtornoei buruz aipamen txiki bat egiten du. Beraz, badakizue honi buruz zertxobait gehiago jakin nahi baduzue helbide honetara joan zaitezte: http://kumatxua.blogspot.com/2007/11/haur-ipuinak-antzerki-testuak-eta.html
Etiketak:
antzerkiak,
Ipuinak,
liburuak,
literatura
Haurretzako liburuak aukeratu!!
Haur bati ipuin bat oparitu nahi badiozue eta ez badakizue zein, eman begirada bar orrialde honi:
http://www.ttarttalo.com/ttarttalo.cfm?katalogoa=1
Hemen adinen arabera sailkatuta daude eta zeri buruz doan bakoitza ikusi dezakezue. Salneurria eta guzti agertzen da. Internetetik erosi dezakezue. Beraz, erraztazun guztiak eskaintzen ditu orrialde honek.
Etiketak:
haurrak,
Ipuinak,
irakurketa,
liburuak
Ipuin didaktikoak!!!
Ipuin didaktikoen orrialde bat ikusi dut interneten. Gehienak gaur egungo arazoei buruz dihardute. Haurrentzat oso egokiak dira bizitzako arazoei aurre egiten jakiteko eta gure inguruan gertatzen denaz ohartzeko. Ipuin hauek irakurri ahal izateko kode bat sartu behar da. Kode hori orrialde horretan sartuz gero eskuratu dezakezue. Ipuin hauek asko irakatsi dezakete!!!
http://www.wapoa.net/euskara/index.htm
Etiketak:
didaktikoak,
haurrak,
Ipuinak,
irakurketa
Anima diezaiegun irakurtzen!!!
Haurrentzako web orrialde bat aurkitu dut. Bertan aukera ezberdinak dituzte haurrek, lehenengo ipuin batzuen artean bat aukeratu beharko dute. Behin aukeratutik dutela bertan historio ezberdinak aurkituko dituzte, jolasak etb. Horien artean "las tres mellizas", Harry Potter, Manolito lau begi... topatuko dituzte. Anima diezaiegun irakurtzen!!!
http://www.donostia.org/gliburu.nsf/pages/03cuentos.htm
Etiketak:
haurrak,
Ipuinak,
irakurketa,
Jolasak
Euskara gure jolasetan
Urtxintxak gehienok jakingo duzuen bezala, aisialdiko formazioak egiten ditu eta bere abestietan, jolasetan... beti euskararen presentzia egon da. Haien helburua euskara eta aisia loturik joatea da. Beraien ustez "Haurra jolasean gustura sentitzen bada, euskaraz jolas eginez hizkuntza jarduera dibertigarriarekin lotzea lortuko dugu". Beraz, haurrek jolasetan euskaraz hitz egiten badute hizkuntzan aurrerapenak izango dituzte, pixkanaka-pixkanaka hizkuntza guztiz ondo menperatu arte.
Baserriko jolasak
Patioetan eta gure denbora librean betiko jolasetan ibiltzen ginen, sokara, pilotara, harrapatzera... Baina inoiz entzun ahal duzue zerbait baserriko jolasei buruz. Interneten horiei buruzko datuak eta informazioa aurkitu dut. Bertan esaten dute kolas horiek dendorarekin desagertu egin direla eta orduan haurrek horiek ezagutzeko aukera galdu egin dutela. Baina web orrialde honi esker joku batzuk ikasi ahal izango dituzte.
http://www.argia.com/argia-astekaria/1822/haur-jolasa-baino-gehiago
"Zenbat gara" elkartea
Gure arbasoen ohiturak, jolasak, kantak etab berreskuratzeko "Zenbat gara" elkarteak tailer batzuk antolatu ditu. Helduentzat zein umeentzat jarduerak antolatu dituzte. Umegunean txontxongiloak, antzerkiak, pailazoak... daude. Urte osoan zehar musika eskolan ikasten dute eta baita ondo pasatu ere. Gainera Pipitaka irratsaioa egiten dute eta antzerki eta musika topaketak antolatzen dituzte. Beraz, haurrentzako aukera ona da aktibitate hauetan parte hartzea. Informazio gehiago nahi baduzue bota begirada bat helbide honi: http://www.zenbatgara.org/eus/umegunea/
Etiketak:
antzerkiak,
dantzak,
Jolasak,
musika
Haurrentzako aktibitateak
Badakizue zer den ipuin musikal bat? jakin nahi baldin baduzue joan zaitezte helbide honetara:
http://www.agruparte.com/agruparteprodukzioak/ipuinmusikalak/a7urtetatikaurrera/haurjolasak.html
Haurrentzako ipuinaz aparte jolasak daude. Abesti batzuen letrak agertzen dira eta ipuin musikal ezberdinak irakurri ahal izango dituzte. Ondo pasatzeko beste modu bat da. Ikusten duzuenez internetek aukera asko ematen dizkigu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)