power point:haurrentzako jolas egokiak

Jolasei buruzko power point interesgarri bat topatu dut. Haurrentzako egokiak diren jolasei buruz hitz egiten du. Hemen goian ipini behar izan dut,eskuman kokatu dauden gauzak estaltzen zizdalako. Bueno espero dut zuen gustokoa izatea.

Jolasaren garrantzia

JOLASAREN GARRANTZIA Jolasa denbora galtzearekin lotzen ziren garaiak atzean geratu dira. Egun, hezitzaile eta adituen artean jolasaren garrantzia askotan nabarmentzen da. Jarraian, hizkuntza, kultura, gizarte eta haurren garapenerako jolasak duen garrantziaz hitz egingo dugu. JOLASAK, HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIORAKO TRESNA Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da; baina, batez ere, hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia… Nabarmentzekoa da jolasaren bitartez hizkuntzaren erabilera ludikoa ahalbidetzen dela; horrek berebiziko garrantzia du hizkuntzaren normalizazio prozesuan. Euskaraz jolas egiten ondo pasatuko du haurrak, gustura sentituko da, eta jarduera dibertigarriekin lotuko du euskara. Gainera, euskarak, normalizazio prozesua gauzatzeko, bizitzaren arlo guztietan presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabil dezakeela, ez duela erdal erregistroetara jo beharrik jolasteko behar dituen esamoldeak edo esaerak aurkitzeko. JOLASAK, KULTURAREN TRANSMISIORAKO TRESNA Jolasteko moduaren bidez herri baten identitatea transmititzen da; eta, haurren artean, kultura sormen eta transmisio handiena jolastuz bideratzen da. Euskal jolasek Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean zertan eta nola jolasten ziren, zer baliabide erabiltzen zituzten, non jolasten ziren… Kristalezko kanikarik ez zenean, fruituekin egiten ziren gaur egun kanikekin egiten diren jolasak. Horien lekuko dira intxaurrak erabiltzen ziren jokoak (intxaurreta, amia barruan, lau lauka, botxo…) Beste hainbeste esan daiteke jolas jarduera horietan erabiltzen ziren esaera eta esamoldeei buruz, abesti, dantza eta ipuinei buruz, horietako asko erdaraz erabiltzen baitira egun. Beraz, eta laburbilduz, euskal jolasak Euskal Herriko historia hurbila (arlo bat bederen) ezagutzeko bide zuzena direla esan daiteke. JOLASEN GIZARTE BALIOA Hainbat arrazoi medio (gutxiago jolasten dute haurrek herri edo auzoetako karriketan, jostailuen merkataritzak eragin basatia du, lehiakortasun akademikoen gizarte delakoan bizi gara…), jolas libre edo bat-batekoa desagertzen joan da. Orain dela denbora gutxi arte erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten egin baita (familia, kalea), eta gehienek oso gune zehatzetan eta ozta-ozta iraun dute. Produktibitatea helburu dugun gizarte honetan, helburua produktu bat sortzea ez duen beste edozein jarduera denbora galtzetzat hartzen da. Horixe da aisialdiak eta jolasak apurtu nahi duen uste okerra, jolasa denbora irabazteko bitarteko bat baita. Euskal jolasa ezkutuan dagoen altxortzat jo daiteke, eta altxor horrek jolaserako espazioa eta denbora berreskuratu eta jolasak sortzeko gaitasuna sustatzeko aukera emango digu. Madrileko ostatu bateko horman, kartel bat dago: Debekatuta dago abestea, dio. Rio de Janeiro aireportuko horman, kartel bat dago: Debekatuta dago maletak eramateko orgatxoekin jolas egitea. Beraz: oraindik ere bada abesten duenik, oraindik ere bada jolas egiten duenik. Eduardo Galeano JOLASAK, HAURRAREN GARAPENERAKO TRESNA Helduen ikuspegitik, jolasa garrantzi handiko elementua da haurraren garapenaren hainbat alderdi lantzeko. Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputzaren hazieran. Haurrak bere giharrak dantzan jartzen ditu jolasean egiten dituen mugimenduekin. Jolasak gauzak aurkitzen eta esperimentatzen ere laguntzen du. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz; eta euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da. Pentsamendua ordenatzeko ere lagungarri da Haurra denboran kokatzen da, espazioaren nozioak barneratzen ditu, bere hipotesi propioak egiaztatzen ditu, eta ezagutzak lantzen ditu. Azkenik, balio terapeutikoa ere izan dezake. Egunerokotasunetik ihes egiteko aukera ematen du, eraberritzea eragiten du, eta gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du. www.aisia.net

youtube:maite zaitut

Takolo, Pirritx eta Porrotx-en kantu famatu bat ipini dizuet. Azken boladan asko entzuna bai gazteen zein helduen artean. Entzun eta goza ezazue!

2008-01-18

Anima diezaiegun irakurtzen!!!


Haurrentzako web orrialde bat aurkitu dut. Bertan aukera ezberdinak dituzte haurrek, lehenengo ipuin batzuen artean bat aukeratu beharko dute. Behin aukeratutik dutela bertan historio ezberdinak aurkituko dituzte, jolasak etb. Horien artean "las tres mellizas", Harry Potter, Manolito lau begi... topatuko dituzte. Anima diezaiegun irakurtzen!!!

http://www.donostia.org/gliburu.nsf/pages/03cuentos.htm

No hay comentarios: